Eguzkitza Sagardotegia gara, Tolosako sagardotegi tradizionala. 90. hamarkada hasieran sortu zenetik daramagu lanean familia enpresa txiki honetan, eta gure bezeroei esker, Tolosa eta inguruetako herritakoak gehienak, gure sagardorik onena eta betiko sukaldea eskeintzen dugu.
Gure sagardoa tentuz egiten saiatzen gara ahalik eta produktu onena dastatu dezazuen. Horretarako gure sagarrondoetatik bildutako sagarrekin egiten dugu batik bat sagardoa. Kalefakzioarekin hornitutako jangelak eta aparkaleku pribatua daukagu gure bezeroentzat, gainera, herri erdialdetik 15 minututara oinez eta autobus geltokitik 100 metrora.